KOLDOBIKA GALÁN POLIDURA

Gamarrako Hostalaritza Eskolan trebatua. Donostiko “A fuego Negro” jatetxean eta Gasteizko hainbat jatetxeetan garatu dut nire sukaldari ibilbidea. Horrela ezagutu nuen Asier, proiektu honen beste zutabe nagusia. Pertsona lasaia eta langilea naiz. Gure lurra eta haren sustraiak maite ditut eta hori dela eta, sukaldean gertuko produktuaren aldeko apostu irmoa egiten dut, gure lurraren kalitatea eta balioa azalaratzeko.

ASIER MOREIRA PULIDO

FBasque Culinary Center-en trebatua. Bertan ikasteak esperientzia ezinhobeak bizitzeko aukera ez ezik, Albert Adriá (Tickets, Bartzelona), Carlo Cracco (Milan) edo Javier Gartzia eta Iñigo (Boroa) bezalako sukaldariburuekin batera ikasteko aukera ere eman zidan. Egonezina / ipurtarina /urduria, sortzailea eta perfekzionista samarra naiz eta hauek dira hain zuzen ere gure sukaldera eraman nahi ditudan ezaugarriak. Kezka honek plater berriak eta ideia berritzaileak pentsatzera narama, baita nire lanarekiko mahaikideen gogobetetzea bilatzera era. Hemen duzue proiektu honen ipurterrea, izan ere, batzuetan Koldobikak oinak lurrera bueltarazi behar izaten dizkit.